ERLIEBEEN FORMAK


KONTINENTEETAKO ERLIEBEA

  • Mendia: Induruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.

  • Mendikatea: Elkarrekin loturiko mendi multzo handia.

  • Ibarra edo Harana: Inguruko eremutik nabarmen ondoratzen den lur zatia ( sakonune baten antzera).

  • Ibai Harana: Ibai batek sortutako harana.V itxura du.

  • Glaziar Harana: Glaziar batek sortutako harana. U itxura du.

  • Arroa edo Sakonunea: Inguruko eremutik nabarmen ondoratzen den lur zatia. Plaka tektonikoaren ondoratzeak sortu du.

  • Ordokia edo Lautada: Eremu lau zabala. Itsasoarekiko altuera edo altitude txikia duena.

  • Goi Ordokia edo Meseta: Eremu lau zabala, baina itsasoarekiko altitude handia du.


KOSTALDEKO EDO ITSASERTZEKO ERLIEBEA


  • Itsasadarra: Lehorrean barnera sakon sartzen den itsaso zatia.

  • Fiordoa: Itsasadarra da, baina glaziar batek sortutakoa.

  • Lurmuturra: Itsasoan barnera, itsasertza baino gehiago sartzen den lur zatia.

  • Penintsula: Alde batetik ezik, urez inguratutako lurraldea.

  • Istmoa: Penintsularen zatia da. Penintsula eta itsasertza lotzen dituen lurr tarte estua.

  • Golkoa: Lurrean barneratzen den itsaso zati zabala. Itxura biribildua du.

  • Badia: Golko txikia da.

  • Uhartea: Alde guztietatik urez inguratua dagoen lur zatia.

  • Artxpielagoa: Elkarren artean hurbil dauden uharte multzoa.


OZEANOTAKO ERLIEBEA


  • Dortsal Ozeanikoa: Ozeano azpiko mendikate handi eta zabalak.

  • Itsas hondo abisala: Ozeanoetako alderik sakonetako lurralde laua.

  • Ozeanoko fosa: Ozeano azpiko sakounea.

  • Plataforma kontinentala: Itsasertzararen jarraipena itsasoa; oraindik kontinentearen lurrak dira, ez itsas hodoarenak. Batzuetan kilometro gutxiko zabalera dute, bestetan berriz asko.

  • Kontinente ezponda: Kontinente ertzean, plataforma kontinentalaren eta itsas hondo abisalaren arteko eremu maldatsua .

(Talud continental)